Urrunegi zaude eta ez dago itzultzeko txartelik.
Jadanik ez gara hiri ezezagunetan
norabiderik gabe ibiliko,
kaleak galdu ditugu.
Leku guztietan irudikatzen zaitut
nahiz eta inon ez aurkitu.
Hatzamarretan harramazka egiten dut
ez egiteko gomendioa entzun nahiean.
Baina soilik isiltasuna: Ezereza da erantzun bakarra.
Txori guztiak zeruan zintzilik diraute, hodeiak gelditu dira.
Apurtu bagara ere, asko maitatu dugu elkar
eta horrek edertasunez betetzen du mundu bakarti hau.
Iraganaren argi izpiak sentitzen ditut azalean,
nahiz eta Iruñea euripean egon.
Ez nuen ia eskerrak emateko astirik izan.
Zurekin izan nintzena ez da itzuliko
eta horrek betiereko zauria egin dit,
zauri mingarri eta ikustezina.
Nire ingurukoek somatu egiten dute baina ez dute deus esaten,
zer esatekorik ez baitago.
masailak zikintzen zaizkit.
¿Ikusten duzu?
Bertsoak ere bustita ditut, odola nonahi.
No hay comentarios:
Publicar un comentario