martes, 31 de mayo de 2011

beti beti beti

gabetasuna desegiten
saiatzen zara goiz lainotsuetan

beldurraren hatzaparrek mugarik ez.

************************
siempre siempre siempre

tratas de deshacer
la carencia en mañanas nubladas

las garras del miedo son ilimitadas.
agurtu ninduzun
eta hainbeste hitzen antzutasunean
galdu baino lehen,
ihes egitea izan zen aukerarik onena.

**************************+
me saludaste
y antes de perdernos en tanta palabra vacía
escapar fue la mejor elección.
ortzadarraren etena
aurkitu dut,
isiltasun honek
sustrai mingarriak daramatza.

******************************
he encontrado la detención
del arcoiris,
este silencio lleva
raíces hirientes.

jueves, 5 de mayo de 2011

maitatzea eten laburra izan zen soilik.

""""""""""""""""""""""""""""""""""""""
amar fue solo una breve pausa.

miércoles, 4 de mayo de 2011

babesgunea
utopia laburra izan zen,
ez dago baretasunik
itsasoaren besoetan.

*******************
el refugio
fue breve utopía,
no hay calma
en los brazos del mar.

Tiersen - Cantat - Noir Desir - A ton étoile - atonetoile.com



begira,
hain neureak ziren desio horiek,
bakarturik.

Gauak ez ditu bere isiluneak oroitzen,
haietako bakoitza izar bat dela diote tabernan.
*****************
mira,
aquellos deseos tan míos,
aislados.

La noche no recuerda sus propios silencios,
dicen en el bar que cada uno de ellos es una estrella.
izango garenaren aztarna
ez dut bereizten,
beldur honek hanpatzen dizkit hezurrak,
gorputzetik ihes egin nahiko nuke
dardarra baretzeko,
isiltasunak estutzen gaitu,
hainbeste suntsipen gau bakarti batean sendaturik,
ez dugu sinesten,
lainoak zurbiltzen gaitu
eta ez dakit nola izango dituzun begiak
askatasuna ulertu ondoren
ze hitz ikasiko ditugun elkar ulertzeko,
gure agurra zergatik iritsiko den...

zure eskua aurkituko al dut berriz,
izenik gabeko amildegien aurrean?
itsas bazterreko hizkuntzak nahastuko al ditugu,
herriaren izanean gu osatzeko?

Ezinegon hau ekarri dit goizeko argi epelak.



*************************************************+
no encuentro la huella
de lo que seremos,
este miedo aplasta mis huesos,
quiero huir del cuerpo para calmar el temblor,
el silencio nos aprieta,
tanta destrucción curada en una sola noche,
no creemos,
la niebla nos palidece
y no sé cómo tendrás los ojos
después de entender la libertad
ni por qué llegará nuestro adiós.

¿volveré a encontrar tu mano
ante los precipicios sin nombre?
¿uniremos los idiomas cercanos al mar
para completarnos en el ser de nuestro pueblo?

La cálida luz del amanecer me ha traido esta inquietud.