miércoles, 4 de mayo de 2011

izango garenaren aztarna
ez dut bereizten,
beldur honek hanpatzen dizkit hezurrak,
gorputzetik ihes egin nahiko nuke
dardarra baretzeko,
isiltasunak estutzen gaitu,
hainbeste suntsipen gau bakarti batean sendaturik,
ez dugu sinesten,
lainoak zurbiltzen gaitu
eta ez dakit nola izango dituzun begiak
askatasuna ulertu ondoren
ze hitz ikasiko ditugun elkar ulertzeko,
gure agurra zergatik iritsiko den...

zure eskua aurkituko al dut berriz,
izenik gabeko amildegien aurrean?
itsas bazterreko hizkuntzak nahastuko al ditugu,
herriaren izanean gu osatzeko?

Ezinegon hau ekarri dit goizeko argi epelak.



*************************************************+
no encuentro la huella
de lo que seremos,
este miedo aplasta mis huesos,
quiero huir del cuerpo para calmar el temblor,
el silencio nos aprieta,
tanta destrucción curada en una sola noche,
no creemos,
la niebla nos palidece
y no sé cómo tendrás los ojos
después de entender la libertad
ni por qué llegará nuestro adiós.

¿volveré a encontrar tu mano
ante los precipicios sin nombre?
¿uniremos los idiomas cercanos al mar
para completarnos en el ser de nuestro pueblo?

La cálida luz del amanecer me ha traido esta inquietud.

No hay comentarios:

Publicar un comentario