domingo, 19 de junio de 2016

Gauero bezala, zure irudi eta ahotsa niregana itzuli dira.
Zure alboan nago amets egiten dudan bakoitzean
baina zu ez zaude ongi eta
nik ezin dut ezer egin.

Minak esnatzen nau,
begiak irekitzean ez baitzaitut aurkituko.

Beti zurekin eta zu barik,
hau da nire zigorra.


viernes, 17 de junio de 2016

Etengabe hutsetik hastea da nire patua,
zirkuluak marrazten ditut bizitzako orrialde zurietan.

Gehiegitan jaio eta hil izanaren inpresioa dut.
Oraindik ezezagunek distira berezi bat somatzen dute nigan
zurekin egon naizen uneek argitu nautelako.


Galera honek azkeneko hitzak zulatu dizkit.
Urrunegi zaude eta ez dago itzultzeko txartelik.


Jadanik ez gara hiri ezezagunetan
norabiderik gabe ibiliko,
kaleak galdu ditugu.
Leku guztietan irudikatzen zaitut
nahiz eta inon ez aurkitu.

Hatzamarretan harramazka egiten dut
ez egiteko gomendioa entzun nahiean.
Baina soilik isiltasuna: Ezereza da erantzun bakarra.


Txori guztiak zeruan zintzilik diraute, hodeiak gelditu dira.

Apurtu bagara ere, asko maitatu dugu elkar
eta horrek edertasunez betetzen du mundu bakarti hau.
Iraganaren argi izpiak sentitzen ditut azalean,
nahiz eta Iruñea euripean egon.

Ez nuen ia eskerrak emateko astirik izan.
Zurekin izan nintzena ez da itzuliko
eta horrek betiereko zauria egin dit,
zauri mingarri eta ikustezina.

Nire ingurukoek somatu egiten dute baina ez dute deus esaten,
zer esatekorik ez baitago.

Nire begietatik errautsa erortzen ari da,
masailak zikintzen zaizkit.

¿Ikusten duzu?

Bertsoak ere bustita ditut, odola nonahi.


sábado, 4 de mayo de 2013

Atzerria ere izango dut barneko paisai,
agur esaterakoan atzean utzitako bidearen edertasuna
berpizten delako nire begietan.

martes, 9 de abril de 2013

Lehioak estalita,
duintasun bakartiak
nekaturik aurkitzen nau.
Gau amaigabeak desertuan,
geldotasun hau,
azal lauean zimur,
zirrararen ostean, zigor.

lunes, 19 de noviembre de 2012

Laburtasunak beldurtzen zaitu,
asko da isilpean gordetakoa
eta horrek hotzikara eta zirrara sortzen du gugan.
Ez izan beldurrik,
egunen kimuak zahartzen gaituzte
eta isiltasuna barnean mantentzen dugu,
oraindik ez da lehertuko,
goizegi da,
ez presarik izan,
helduko da itotzeko garaia,
ez da gaur izango, ez bihar, ez etzi,
jadanik badakizu,
bakarrik elkarrekin ito gaitezke.

**********************
Te asusta la brevedad,
es mucho lo silenciado
y eso crea en nosotros la emoción y el temblor.

No temas,
los brotes de los días nos envejecen
y mantenemos el silencio en el interior,
aún no explotará,
es demasiado pronto,
no tengas prisa,
llegará el tiempo del ahogo,
no será ni hoy, ni mañana, ni pasado,
pues ya sabes

que solo podemos ahogarnos juntos





long nights

Ilunbeetan eguzkia,
ez dago bakerik
atzerriratutako gorputzentzat.

+++++++++++++++++++++

Sol en la tiniebla,
no hay paz
para cuerpos desterrados.
Isiltasun osoa, desertuaren ahots zurbila,

Lurralde huts honetan hil zitzaizkigun bildotsak.

********************************
Silencio total, la voz del desierto pálido,
en este territorio vacío se nos murieron los corderos.
sugandila bat atarian,
mandireetan mamuak sustraiak dirudite.

******************
Una lagartija en el portal,
sobre las sábanas los fantasmas parecen raíces.

jueves, 23 de agosto de 2012

Orduak harlauzak bezala,
haizerik gabeko laku batean geldo.


Asteak, pagadiko sustraiak bezala,
betierekoak dira.

*********************
Las horas como losas de piedra,
inamovibles en un lago sin aire.

Las semanas, como las raíces del hayedo,
son eternas.

hitzak zurbiltzen zaizkit,
ezkuturik gabe heldu naiz isiltasunaren guda honetara,
oinutsik nabil,
bidearen luzeerak argaltzen nauen bitartean.

****************************
Se me palidecen las palabras,
he llegado sin escudo a esta guerra de silencio,
no llevo zapatos
mientras la longitud del camino me adelgaza

domingo, 19 de agosto de 2012

atzerriratu naute,
herria gehiago maitatzeko,
herria zu zara,
zure besoek lanbroa daramate neure begi ilunetara,
lanbroarenpean lo egin nahi nuke gaur ere,

baina ezin,
ezintasunak hitzak oparitzen dizkio  gauari.

Baina gaua ez da leuntzen,

berak ere, ezin du, ezin du...

***************************
He sido exiliada
para amar más mi pueblo,
mi pueblo eres tú,
tus brazos traen la niebla a estos oscuros ojos,
hoy también querría dormir bajo esa niebla,


pero no puedo,
la imposibilidad regala palabras a la noche

pero ésta no se ablanda,

ella tampoco puede, no puede...

sábado, 14 de julio de 2012

iraultza nigan,
herdoildu zaizkigu egunak,
atarian daude maletak,
ametsen muga besapean daramat,
gure izana lausotu baino lehen
betierekoa egingo zaitut,
zure eskua,
izanaren zutabea.

:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
Revolución interna,
se nos han oxidado los días,
las maletas están en la entrada,
llevo la frontera de los sueños bajo el brazo,
tu mano,
el pilar de la existencia.


sábado, 10 de diciembre de 2011

Gure ondoan hitz egiten duten ahotsek
argaldu gaituzte,
hurbil nahi gaituztenek
zerbaiten bila dabiltz.

Soilik gu,
gu gara hondartzaren sekretua
gordetzen dugun azken gizakiak.

Itsasgizonen azala dugu,
hegazti errarien arima.

***********************************+
Las voces que hablan a nuestro alrededor
nos han adelgazado,
quien nos quiere cerca
busca algo.

Solo nosotros,
nosotros somos quienes
guardamos el secreto de la playa.

Tenemos piel de hombres de mar
y almas de pájaros migratorios.

domingo, 4 de diciembre de 2011

nora joan ziren
geure lur izartsuak?


sendotu gaituzte gauek
baina ezezaguna dugu norabidea.


**************************************
¿ A dónde se fueron
nuestras tierras estrelladas?


Las noches nos han fortalecido
pero nuestra dirección sigue desconocida.

miércoles, 9 de noviembre de 2011

Errautsak agortu dira,
berritu gaitu neguak.

Arratsaldeak esnatu,
izenak ebaki,
izana azaldu gabe
bidea elkarrekin ikasi.

**************************++++
Las cenizas han terminado,
el invierno nos renueva.

La mañana nos despierta,
cortamos nombres,
estudiamos cómo seguir juntos el camino
sin explicar el ser.

lunes, 17 de octubre de 2011

ez dizut galdetuko,
noiz lainotu ninduzun,
zergatik begiratzen dituzu mendiak
ni begiratu ordez?
nigan nahi ditut zure begiak.
Zurekin mantendu naute urtaro luze hauek.
Nire begiak jasan itzazu,
azken finean,
ez da gehiegi eskatzea.

Ala ekaitzak izuzten du ezagutu dudan gizonik bareena?
Zorabioa gugan.
Ez ezazu bidea galdu,
bidea azalean dugu eta.
****************************
no te preguntaré
cuando me nublaste,
¿por qué contemplas las montañas
en vez de mirarme a mí?
quiero tus ojos en mí.
Estas largas estaciones me han mantenido contigo.
Aguanta mis ojos,
al fin y al cabo,
no es tanto pedir.

O quizás la tormenta asuste al hombre más calmado?
Mareo en nosotros.
No cambies de camino,
lo llevamos en la piel.

viernes, 26 de agosto de 2011

Beranduegi konturatuko naiz
okerturik elkartu ginela.

*****************************
Me enteraré demasiado tarde de que nos unimos equivocados.
helmugarik gabe aurrera doan ahotsa naiz.

Izarrak ditut beso artean bildurik,
mamuak lokartzen ditut hiriaren ipuinekin,
bizirik nagoela oroitarazten dit zeruaren aldaketak.
Paisai berriak dastatzeko egarria ez zait sekula lehortzen.

Soy la voz que avanza sin destino.

Tengo estrellas recogidas entre los brazos,
duermo a los fantasmas con cuentos de la ciudad,
el cambio del cielo me recuerda que estoy viva.
Nunca se me seca esta sed de paisajes nuevos.